Notice: Undefined variable: xwq2ay in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 1

Notice: Undefined variable: xq9mar in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 2

Notice: Undefined variable: xb4jym in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 3

Notice: Undefined variable: xm0hy3 in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 4

Notice: Undefined variable: x6ow0w in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 1

Notice: Undefined variable: xee5jr in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 2

Notice: Undefined variable: xa3p7h in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 3

Notice: Undefined variable: xinn34 in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 4

Notice: Undefined variable: xbdf3c in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 1

Notice: Undefined variable: x8y1da in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 2

Notice: Undefined variable: xn37zs in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 3

Notice: Undefined variable: xquipf in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 4
MARIA ETA JOSE 5.A | Just another Ikasblog.net weblog

MARIA ETA JOSE 5.A

Just another Ikasblog.net weblog

ERREALA IKUSTERA

Martxoaren 16an, LH 5.mailako 97 ikasle eta guraso, Reala eta Valentziaren aurkako norgehiagoka ikustera joan ginen. Bi ikasle, Arianne Uranga eta Manuela Unanue, Realeko jokalarien eskutik irten ziren futbol zelaira. Giro ederrean eta noski, Realaren garaipenarekin gustora baino gustorago itzuli ginen Zumaiara. Ea hurrena ere, gurasoentzat bereziki, horrelako txango bat antolatzen dugun gurasoak haurrak baino gustorago ibili baitziren!!

img_3747.jpg

AMETS BAT

Dibertsioa eta txuri-urdin koloreak gaur ere protagonista handiak izan dira Zubietan ospatu den Amets Bateko jardunaldi berrian. Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsu honi esker, Errenteriako Koldo Mitxelena, Donostiako San Luis La Salle eta Maria Auxiliadora eta Zumaiako Maria eta Jose 163 ikasleek primeran pasatzeko aukera paregabea izan dugu.
Eguraldiak lagundu ez duen arren, asko disfrutatu dugu Zubietako gune desberdinak ezagutzen, Realaren historiari eta baloreei buruzko bideoa ikusten, Zubietako Garatu pisuan jokatzen eta lehen taldearen entrenamendua ikusten. Gainera, lehen taldeko jokalariak diren Imanol Agirretxe eta Alberto De la Bellarekin une atsegina pasatzeko aukera izan dugu, galderak egiten eta haien sinadurak lortzen. Baina dibertsioa ez da hemen amaitu,arratsaldean, talde osoa Donostiako Aquariumera gerturatu gara da eta bertan itsas-mundua gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. Gainera, hilaren 16an, taldea animatzera joango gara Anoetara Valenciaren aurkako lehian. Dudarik gabe, esperientzia paregabea suertatu zaigu.
Get the Flash Player to see this player.

INAUTERIAK

Otsailaren 28an, Euskararen asteari amaiera borobila eta koloretsua emanez Inauteriak ospatu genituen. Aurtengo mozorroak LANBIDEEKIN izan dute zerikusia eta gu, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak, sukaldariz jantzi ginen. Horrela, giro ederrean, festa dotorea egin genuen eta iada jarriak gaude hurrengo urtekoei begira. Zertaz mozorrotuko gara? Ikusiko duzue!!
Get the Flash Player to see this player.

Denboraren bila

Pasa den otsailaren 14ean, Arazik antolatzen duen Denboraren bila jolasean parte hartu genuen. Bertan, Zumaia herriaren inguruko nondik norakoak ezagutzea da xedea eta horretarako galderak erantzun, pistak aurkitu eta proba ezberdinak gainditu behar izan genituen. Horrela jakin genuen Zumaia herriak 667 urte dituela eta Zumaia izena Zumeatik datorrela. 6 kale nagusik osatzen zutela, Arritokietako ermita tximista batek jo zuela 1715. urtean eta kostaldeko errepidea 1882.urtean zabaldu zela. Urolako trena ere, 1900. urtean iritsi zela Zumaiara eta kontu gehiago ere bai. Beste behin ere, argi geratu da jolastuz ere asko ikas daitekeela. Hurrenarte!!

Get the Flash Player to see this player.

Baratzara bisita

Eskolako Agenda 21en barnean, aurten landuko dugun gaia <strong>ELIKADURA JASANGARRIA</strong> da. Bertan, beste hainbat gauzen artean kale azterketa egitea egokitu zaigu eta kale azterketa honetan, baratza bat aztertzea hain zuzen ere. Gure gelakide den Eric-ek, bere baserriko baratza bisitatzeko aukera eskeini eta otsailaren 6an, denok gusto handiz abiatu ginen Basusta baserrirantz. Bertan, Erik-en amonak, eskuzabalik hartu gintuzten eta baratzea erakusteaz gain, bakoitzari menta belar bat landatzeko aukera eman zigun horrertarako prestatuak zituen loreontzi txikietan. Asko ikasteaz gain mundialki pasa genuen eta <strong>ESKERRAK</strong> eman nahi dizikogu Eric-en amonari gurekin horren jator portatzeagatik.

Get the Flash Player to see this player.

OTEZURI ETA BRANKAN KANTARI

Abenduaren 20an, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak,  Branka eta Otezurira joan ginen hirugarren adinekoei gabon kantak abestera. Ohikoa bihurtu den ohitura hau oso aberasgarria iruditzen zaigu ikasleek horrelako bizipenak bizitzeko aukera dutelako. Momentu hunkigarriak bizi izan genituen heldu batzuk gurekin batera abesten hasi zirenean edota bukatzean txalo zaparrada jotzean. Agurtzean, 2014ean, beste ekintza batzukin bueltatuko ginela esan genien, Santa Ageda eta olinpiadak hurrenez-hurren eta gustura baino gusturago geratu ziren.

Get the Flash Player to see this player.

GENERO BERDINTASUNA

GIZA ESKUBIDEAK

Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gutxira, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zuten Nazio Batuek. Gogoratu gerra hartan 60 milioi pertsona hil zirela (biktima asko nazien genozidioagatik edo bando baten edo bestearen bonbardaketa masiboengatik). Deklarazio hartan pertsonak berdintzat eta libretzat jotzen ziren eta gobernu, erakunde eta norbanako guztien betebeharra euren duintasuna errespetatzea zela aldarrikatzen zen.

“BINTA Y LA GRAN IDEA”

Get the Flash Player to see this player.

Gabon jaialdia

Abenduaren 15ean, Maria eta Jose Ikastetxeko gabon jaialdia egin genuen. Bertan, LH 5.mailako ikasleok, John Lennon-en Imagine kanta abestu genuen eta jarraian doakizuen bideoan duzue ikusgai. Gabon zoriontsuak eta urte berri on guztioi!!

Get the Flash Player to see this player.

IMAGINE KEINUEN HIZKUNTZAN]

Get the Flash Player to see this player.